2014(e)ko uztailaren 1(a), asteartea
OASIA
Lan berriaren grabaketan etena egitea erabaki genuen orain hilabete. Izan ere Mungiako jaietan emanaldi bat hitzartuta genuen eta hainbeste denboraren ostean, urte eta erdi, patxadaz prestatu beharra zegoen. Doctor Deseorekin batera aritu ginen txosna gunean txupinazo egunean, eta beste batzutan ez bezala, oraingo honetan oso gustora geratu ginen egindakoarekin. Kontzertu laburra eskaini genuen, gu ikustera hurbildu ziren apurrak euripean egon behar ez izateko. Doctor Deseok ez zuen horrelako zorterik eduki, baina berdin zaie, haiek ikustearren jendea bustitzeko prest dago. Hemendik ere haien jarrera eskertu nahiko genuke, bai musikariak zein eurekin zebilen lan taldea oso atseginak eta jatorrak izan bait ziren gurekin.
Begibistan beste konpromisorik gabe, grabaketarekin bukatzea dagokigu orain.