2014(e)ko maiatzaren 24(a), larunbata

SEI SOKA HERDOILDU HAUEK

Astebeteko parentesiaren ondoren, grabaketarekin jarraitu dugu gaurkoan. Denbora faltak horrela aritzera behartzen gaitu. Beste kitarra akustiko eder bat utzi digute, oraingo honetan Ero taldeko Enekok. Etxean egin ditugu egin beharrekoak, honek ematen duen lasaitasunarekin, etxeko zapatilatan. Alexek goiza eman du aurretik grabatutakoei beste kitarra bat gehitzen eta tartean beste ideiatxoren bat frogatzen. Bada, grabatzen ari garen kantuon artean bat, akustiko hutsera gehien hurbiltzen dena. Kitarra soil bat eta ahotsa momentuz. Errezena beharko luke, baina nolabait horixe da oraindik orain zalantza gehien sortarazten diguna, batzutan nondik heldu ere ez dakigula. Goizeko saioaren bukaeran horrekin tematu gara eta tira, badirudi haritik tiraka nonbaitera helduko garela.