2014(e)ko uztailaren 14(a), astelehena

AHOTSA URRATURIK

Garai batean igandeetan geratzen ginen entseatzeko. Egun gogorrak izaten ziren. Zarata eta ajea ez ohi dira lagun onak izan. Aspaldi utzitako ohitura hori berreskuratuz, atzo egun osoa eman genuen lokalean sartuta ahotsak grabatzeko asmoz. 12 orduko astinduaren ostean, ia ia bukatutzat eman ditugula esan dezakegu. Bada oso argi ez dagoen kanta bat oraindik ere egiteke dagoena, eta orokorrean abesti guztiak belarri freskoagoz entzun beharra. Hainbeste orduz aritu ondoren ondo edo txarto dagoen, zerbait egokia den ala ez, zer behar den eta zer ez erabakitzea zaila izaten da. Edozein kasutan, oinarrizko ahotsak, koruak eta zenbait froga grabaturik utzi genituen atzokoan eta honek amaierara gehixeago hurbiltzen gaitu.