Goizetik gauerako astindua eman eta bateria guztiak egun bakarrean grabatu ditu Anderrek, ia denak bazkalaurretik. Txerriaren dieta egin dugu ondoren eta arratsaldeak gainontzekoak bukatu ditu. Gauzaren bat errepikatu (Ibai behin grabaketa kontrolatzen eseri eta gida zati bat ezabatu du artaburuak), detaileak sartu han-hemenka eta dena lasai entzun ondoren, trasteak batu eta Gari entsegutik heldu bezain laster baxua frogatu dugu bihar grabatzen hasi ahal izateko.