2014(e)ko apirilaren 18(a), ostirala

HURRENA: GRABAKETA

Atzokoarekin aurreprodukzioa bukatutzat eman genuen. Orotara 8 abesti moldatu ditugu. Ustez egokienak izan daitezkeen egiturak landu ditugu kantu bakoitzerako eta detaile asko zehaztu ditugu. Garik ideia ugari proposatu ditu eta horrek gu ere gehiago saiatzera bultzatu gaitu. Orain egindakoa grabatzea tokatzen da eta horretarako Maiatza erabiliko dugu. Ahalik eta arinen egingo dugu, udarako bukatuta egon dadin, baina patxadaz eta mimoz egingo dugu lan. Litekena da, grabaketan bertan ere orain arte landutako hainbat kontu aldatzea edo elementu berriak gehitzea.