2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

AURREPRODUZIOAK AURRERA DARRAI

Prozesu luzea izaten ari da akustikoa erditzea, gora beheratsua. Dena dela, esan behar dugu azken hileak probetxuzkoak izaten ari direla oso, eta azken asteburu hau orain arte sakonean landutako abesti batzuekin demo bat grabatzeko erabili dugu. Emaitzarekin pozik gaude eta kantuoi azken ikutuak emateko oso erabilgarria zaigu lan egiteko modu hau. Nolabait, abestiekiko distantzia hartzeko balio digu, kanpotik entzuteko modua da, ikuspuntu objetiboagotik arituko bagina bezala. Honela errezagoa egiten zaigu detailerik txikienak zuzentzea edota entseguetan ezinezkoak gertatzen zaizkigun gauzak frogatzea. Zaila da azaltzea eta azken emaitza erakutsi ahal izan arte denbora falta da oraindik, baina izugarria da honelako zerbait prestatzeak dakarren lan guztia. Nekagarria izan daitekeen arren, guk hau ere atsegin dugu.