2014(e)ko otsailaren 15(a), larunbata

ITXURA HARTUZ

Oraintsu Mungiako Azken Zarata musika elkartekoek onartu beharreko proposamen horietako bat egin ziguten. Scott Kelly, Neurosis taldeko abeslariak bakarka duen proiektu akustikoa ekartzekoak ziren, eta lantzen ari garen "akustikoa"ren jakitun, bere aurretik emanaldi laburtxoa eskaintzea proposatu ziguten. Bada, honela egin genuen, baita gustora geratu ere. Prozesu hau bukatu eta azken emaitza entzun bitartean, hementxe duzue zuzeneko horretatik aterata, egiten ari garenaren lagin bat.