2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata
WITH A LITTLE HELP OF MY FRIENDS
Aipatu dugu aurreko sarreraren batetan, akustikoa izan behar zuen hori bestelako norabide bat hartzen joan dela, oinarri akustikoak mantendu arren, banda oso baten ekarpenekin, poperantz gerturatuz. Kantuon prestaketaren azken fasean gaudela esan genezake. Izan ere, abestiak finkatzeko asmoz, Boys of Birle taldeko Gariri laguntza eskatu diogu. Baxua jotzeaz gain, konposatzerako orduan ideia onak dauzka, eta bere ikuspuntua gure ohiko eskemak apurtzeko oso lagungarria izaten ari da. Lortzen ari garenarekin pozik gaude!