2013(e)ko irailaren 12(a), osteguna

BESTE ASKOREN LEHENA

Azken asteak proiektu polit batetan murgilduta eman ditugu. Izan ere talde honen lagunmin den musikari bat ezkondu egin zaigu berriki, eta sorpresa modura kantu bat egin diegu, beste talde batzuetako kide eta lagun ugariren laguntzaz. Ero, Pog Mo Thon, Cactus edo Biok taldeetako ekarpenak entzun ditzakezue han hemenka kantan zehar. Di-da batean egin behar izan dugun arren, nolbaiteko ideia berri bat erabili dugu kantua osatzeko. Aurrekoan bezala, Alexek berak hartu du bere gain grabaketaren ardura, eta kantuak berak berez suposatzen duenaz haratago, egiteke dugun akustikoaren lanean aurrerapausu berri bat suposatu duela esan dezakegu, pizgarria akaso. Azken urtean zehar aurreraturiko lan guztia behingoz ordenatu eta zehazteke ditugun kontuak ixten joateko ordua da. Hilabete gutxitan emaitza erakutsi ahal izatea espero dugu. Espero dugu oraingoan asmo hutsean ez gelditzea.