2013(e)ko apirilaren 20(a), larunbata

AURRERA GOAZ

Hemen gaude! Lokal berria dugu, luzerako (espero dugu). Azken aldian erritmoa hartzen kostatzen ari zitzaigun, baina egia esan, akustikoaren lanketan oinarrizko lan asko aurreratzea lortu dugu. 6 edo 7 kantuen nondik norakoak nahiko argi ditugu eta beste 2 edo 3rekin frogak egiten ari gara. Zeregin honetan zentratzeko asmoz, momentuz zuzenekoak eskaintzeari uztea erabaki genuen, eta esan bezala, lokal berria lortu izanak erritmoa hartzera lagunduko gaituelakoan gaude. Dagoeneko hala nolako maketak egiten hasi gara eta uda partea aproposa izan daiteke proiektu hau behingoz borobiltzeko.