2012(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

TO BE ANNOUNCED

Badakizue uda bukaeratik distortsioa alde batera utzi dugula gure zenbait kanturen bertsio sasi-akustikoak moldatzeko. Horrelakoetan gertatu ohi zaigun bezala ordea, bapatean pasatzen utzi ezin ditugun aukerak ageri dira. Gaurkoa kasu. Izan ere Azken Zarata musika elkartekoek Vera Cruz talde frantziarra Mungiara ekartzekotan zirela azaldu ziguten, eta baita haiekin batera aritzea proposatu ere. Nola esan ezetz? Astopotro hoien ondoan gure musikak are suabeagoa emango du, baina tira, guretzako beste aukera bat! Doako kontzertua izango da gaurkoa ere Mungiako Gazte Gunean (polikiroldegiko sarreraen aurrez aurre), eta bihar goizetik altxa behar duenak aitzakirik ez eukitzeko gaueko 21:00etan hasiko gara.