2012(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

"ERO"REN DISKA BERRIAN PARTE HARTU DU IBAIK

Hitzegin dizuegu baten baino gehiagotan ERO proiektuaz. Azken hileotan zuzenean ikusi gaituzuenok ere bai, eurekin batera ibili garela badakizue baita ere. Bada, azkenean ere, estreineko lana izango dena grabatzera sartu dira behingoz. Xanperen "Koba" estudioetan ari dira azken asteotan, eta badirudi azken txanpan sartu direla. Inoiz aipatu izan dugu Ibai EROren sorreran ibili zela, eta orduko kantaren bat ere grabatzen ari dira egunotan. Hori dela eta, taldekideek Ibai gonbidatu zuten, pizza batzuen truke "Barkaidazu" abestian kitarra batzuk sartzera. Kolaborazio horren berri izateko, eta grabaketaren nondik norakoak ezagutzeko, musikazuzenean atarian blog bat eguneratzen ari dira aldiro. http://jarraipenbereziak.musikazuzenean.com/ero/merezitako-kit-kat-a-asteburuan/