2012(e)ko azaroaren 4(a), igandea
4 URTE ETA GERO
Hainbat abesti era akustikoan lantzen dihardugu eta badirudi, astiro bada ere lana aurreratzen hasi garela. Kantuen esentziak bertan jarraitzen duen arren, itxuraz goitik behera aldatzen ari gara. Sentsazio arraroa da, izan ere abestiak sobera ezagunak bazaizkigu ere, egiten ari garen lanak badu kantu berriak sortzearen zerbait. Edozein kasutan, batzuk zentzuzko forma hartzen hasi dira. Arazoa kantu bakoitza bukatutzat noiz eman izango da orain.
Ari gara beraz, eta atzoko entsegua berezia izan zen. 4 urte inguru joan dira Hegoi, gure baxujole oihak, taldea uztea erabaki zuenetik. Denbora honetan oso gutxitan ikusi dugu elkar, bizitzak Hegoi beste leku batzuetatik eraman du azken aldi honetan eta. Asteburu honetan bere bisita jaso dugu, eta entsegu lokalean batu ginen berriz ere laurok, aspaldiko partez. Kantuen itxura berriak zertxobait jokoz kanpo harrapatu bazuten ere, laster hartu zuen baxua gurekin batera jolasten hasteko. Oroitzapen ugarik gela txikia bete zuten bapatean.