2012(e)ko urriaren 15(a), astelehena
ARI GARA
Urpeko ugaztunen antzera, noizean behin arnasa hartu ahal izateko burua nola ateratzen dugun ikusten duenik bada, berarentzako hau. Azken urteetan gure entsegu lokala izan dena utzi dugu. Ez guztiz, izan ere oraindik ere hainbat gauza han ditugu, baina jakin badakigu ez dugula bertan jarraituko. Beste lekuren bat topatu artean, behin behineko soluzioa aurkitu dugu. Entsegu pare bat egin ditugu lokal horretan eta gure hainbat kanturen bertsio akustikoak lantzen dihardugu. Edo hobe esanda, oinarri akustikoetatik abiatzen diren berrikuspen poperoak lirateke. Hona hemen lagin bat: