Bai. Lortu dugu Markel Pogmok grabaketa amaitu baino lehen bere ahotsa eskaintzea. Gustora ibili da, melodiak segituan harrapatu ditu eta hitzak ere arin barneratu ditu. Kantu guxtiak entzun ditu, ideiak proposatuz eta iritzia emanez, eta azkenean "Saiak biraka" eta "Hariak" abestietan egin du ekarpena. Estimu berezia diegu Pog Mo Thoneko lagunei, eta gure abestietan, eta gainera bi hoietan, Markelek parte hartu izana, ohorea da guretzako. Berak ere gozatu duelakoan gaude.
Eta hau bukatuz doa. Biharko saioan falta diren kitarra kontuak egingo ditugu eta egindako guztia bere lekuan jartzen hasteko ordua izango da.