
"Bukatu da, amaitu da, argiak itzaltzen doaz" diote Leihotikanekoek. Eta zorionez, horrela da! Konponketa txiki bat grabatu dugu "Hariak" abestian, eta 6.ean whammyarekin solo arraro bat egin du Ibaik. Ondoren denbora luzea eman dugu oinarrizko nahasketa bat lortzeko, Alexek lan horretan erreferentzi bat izan dezan, eta joder, ondo merezitako garagardo batzuekin topa egin dugu!
Oraindik pista guztiak garbitu behar dira, nahasketak egin, gauza bakoitza dagokion lekuan jarri, masterizatu... luzerako doa hau, baina hauetako egun batetan, instrumentuak berriz ere lokalean montatu beharko ditugu kantu berri hauek entseatzen hasteko, eta jesarri egin beharko gara, lasai lasai, grabaketa honekin eta orokorrean taldearekin zer egin nahi dugun zehazten joateko.