2010(e)ko irailaren 8(a), asteazkena

HAMAZAZPIGARREN EGUNEKO AMAIERAREN HASIERA





Ia ia nahi gabe gelditu gara lokalean, zer eta zenbait konponketa eta detaile grabatzeko kitarrarekin. Kitarrarekin edo dena delakoarekin. Izan ere hau da esperimentazio eta inprobisazio handieneko unea grabaketan, baina oraingoan Ibaik, inoiz baino gutxiago landu ditu aldez aurretik. Aurreko bi diskoetan ahotsak beti bigarren maila batetan gelditzen ziren. Hortaz konponketa hauek askoz aurretik egoten ziren prestatuta, kantu ia gehienetarako proposamen desberdinak zeudelarik. Baina gaurkoan, ezustean bezala hasi gara lan honekin, eta berez ordubeteko kontua behar zuena, luzatu egingo zaigu, gutxienez beste saio batera. Izan ere, bakoitzak buruan nahiko argi dauka zer entzun nahi duen abesti bakoitzeko zati jakinetan, baina hori burutik eskuetara ateratzea ez da kontu makala. Momentuz "Pandora" kanturako detaile txiki pare bat, "Puzzle"n kitarra bat indartu eta froga bat egin ditu efektu batzuekin, eta "Saiak biraka" abestian Beñat Pogmok aspaldi oparitutako slide batekin solo bat grabatu ditu Ibaik, Anderren hitzetan "makarra". Baina 22:00ak etorri zaizkigu ia oharkabean, eta burukomin apurtxo bat baita ere. Asteburuan bukatuko ditugu "Oraindik izenbururik ez duen 3. abesti"koak, "Oraindik izenbururik ez duen 6. abesti"ko soloa asmatuko dugu, "Hariak" abestiko estribilloa konponketaren batekin indartzen saiatuko gara, eta ia Markel eta Iraideren ahotsak ere grabatu ditzakegun, nahasketa prozesua hasi ahal izateko.