2010(e)ko irailaren 5(a), igandea

HAMASEIGARREN EGUNEKO LAN FINA






2010eko Irailak 5a, igandea. Antzar eguna. Albiste potoloz beteriko egun honi, guk geuk ere gure ekarpen xumea egin diogu, ofizialki ahotsen grabaketa bukatuz. 6 orduko lanaldia hartu dugu gaur arratsaldean. Oraindik egiteke genituen abesti bietarako falta ziren melodia eta hitzak sortu ditugu, ez buruhausterik gabe, ezta laguntzarik gabe. Boys Of Birleko lagunak izan ditugu lokalean bueltaka hainbat ordutan; Txanpi, Rober eta beranduago baita Gari ere. Oraingo honetan gainera, sekula egin ez dugun beste gauza bat egiten ari gara. Lagunak gurean grabatzera gonbidatu. Ordu hiletan Alexek Leixu eta Ainara hartu eta koro bat grabatu du haiekin. Gutxik dakite, baina Ainara Urgabe talde mitikoan urteetan ibiltzeaz gain, gure lehen baxujolea izan zen. Eta gaurkoan Txanpiri horixe bera eskatu diogu. Abiadura hartu eta hiru kantutan utzi du arrastoa azkenean. Rober ere hortxe gelditu da, betiko grabaturik.

Azken orduan, hurrengo pausoak zertxobait antolatzen hasi, eta beroaldian, kitarra akustiko bat grabatu dugu "Saiak biraka" abestian.

Iraide eta Markel Pogmo ekarri nahi ditugu hurrengo egunetan ere bai, baina buruek atsedena dezaten bada ere, esan bezala ahotsak amaitutzat ematen ditugu.