2010(e)ko irailaren 3(a), ostirala

HAMABOSGARREN EGUNEKO KORAPILOA





Apurka apurka aurrerantz goaz. Abesti bat egunean marka ona da guretzako. Aste honetan amaitu nahiko genuke ahotsekin gainera, materiala itzuli behar dugulako, eta batzuk langabezian bai, baina beste batzuk lanean hasten dira berriz ere, oporraldia amaituta. Gaur denetarikoa euki dugu: beste abesti bat grabatu, ordu erdian zazpigarren abestirako hitzak sortu, Boys Of Birleko Rober eta Gudiren bisita jaso, eta... azkenean ere lehen oztopoarekin topo egitea, haserrealdi, etsipen eta burukominak tarteko. Hirugarren kantuarentzako hitzak sortu berri daude, gaur ikusi ditu Alexek lehendabizikoz, eta gaur arte melodiak ere guztiz osatu gabe egon dira. Hortxe gelditu gara ba, ez atzera eta ez aurrera, baina garagardoak, atseden labur batek eta Gatikako haize freskoak lagundu egin gaitu. Halanolako ideia bat izan dugu azken orduan, eta hurrengo eguna hobea izango delakoan, bertan behera utzi dugu gaurko lana.