2010(e)ko irailaren 2(a), osteguna

HAMALAUGARREN EGUNEKO HARMONIA







Gaurkoan "Amildegiak" abestirako bigarren ahotsak aurkitzea lortu dugu. Eta ondoren arratsalde osoa laugarren kantu bat osatzen eman dugu, "Puzzle". Izan ere ahotsen lan hau horrelakoa da. Melodia egokiena finkatu, hitzak melodia horretan sartu beharra, oinarrizko ahots hoiei harmoniak bilatzea... eta guzti hori bere lekuan jarri. Harritzekoa da abestiak zenbateraino aldatzen diren ahotsak tartean sartzen direnean. Badirudi musika bigarren maila batetan gelditzen dela, eta guk ordea horri erreparatzen diogu behin eta berriz.

Pog Mo Thoneko Julianen bisita ere jaso dugu gaur, eta Alice in Chains etorri zaizikio bat batean burura ahots joko batzuk entzutean. Hainbeste aldiz kantu hutsak entzun ondoren, gaur ahots melodia eta harmoniekin, abestiei zantzu ilunagoa hartu die.