2010(e)ko irailaren 1(a), asteazkena

HAMAHIRUGARREN EGUNEKO HITZ JARIOA






Beherago aipatu bezala, bazirudien ahotsak grabatzen hurrengo hilean hasiko ginela. Esan eta egin. Irailak 1arekin hasi gara txilioka. Asteotan hitzak sortzen ibili gara eta oraindik baten bat amaitzeke dugun arren, denbora aurrezten eta gure buruen gain behingoz presio apur bat jartzen hasi gara. 3 kanturen ahotsak grabaturik utzi ditugu; "Pandora", "Saiak biraka" eta "Amildegiak". Momentuz esan dezakeguna da gure alde melodikoan are gehiago sakontzen ari garela. Alexek dioen bezala pistak doakoak dira, beraz, koroak frogatzerako orduan programak jarri beharko digu muga.