2010(e)ko abuztuaren 3(a), asteartea

HAMABIGARREN EGUNEKO IDEIA PILOA




Lanean jarraitu dugu azken asteotan. Zeregin motela bezain garrantzitsua. Izan ere abestien oinarri musikalak amaitutzat eman genituen, eta esan bezala, ahotsen txanda zetorren. Lehenengo eta behin, bakoitzak bere aldetik eginiko melodiak amankomunean jarri ditugu eta onenak, edo kantuei hobekien egokitzen zaizkienak aukeratu. Nanana uooooo eta antzekoak dira momentuz ditugun hitz landuenak. Ondoren, hutsik jarraitzen zuten zatientzako melodiak sortzen aritu gara eta azkenik, pilatutako ideia guztiak horrelaxe grabatu ditugu kantuen oinarrien gainean. Orain, melodia hauetara ohitu eta silaba kopuru hoiekin hitzak sortzen joan behar gara, behin betiko ahotsak grabatu baino lehen. Ziur aski azken pausu hori irailean emango dugu.