2010(e)ko uztailaren 4(a), igandea

HAMAIKAGARREN EGUNEKO HAMAIKAGARREN KITARRAK





Ostirala. Batzuk aste beltza izan dugu eta San Pedroak oraindik amaitzear,asteburu gogorra aurretik. Gaurko arratsaldea gutxienez egiteke ditugun kitarrak amaitzeko probestuko dugu. Bognerrari ekua zertxobait aldatu, behingoz Explorerrari hautsa kendu eta Whammya entxufatu dugu. Detaile batzuk falta zaizkigu han eta hemen. Pedalaren funtzio desberdinak erabili ditugu eta nahiko arin amaitu dugu lanarekin. Kanta gutziak banan banan eta lasaitasunez entzun ditugu ondoren, falta zaiguna apuntatu eta hemendik aurrerako lana ahalik eta gehien ordenatzeko asmoz. Izan ere ahotsekin sartu beharko gara hemendik aurrera, eta orain arte, salbuespenen bat kenduta, bakarka eta nahiko gainetik landu ditugu. Melodiak finkatu behar ditugu lehenengo eta behin, eta horren arabera hitzak egin, hau argi dugunean erabatera grabatu ahal izateko.