San Pedroak dira Mungian eta ibili gara bai. Igandea da, eta kitarra batzuk grabatzeko gelditu gara, ideia txarra benetan. Baina Alerta taldeko Alain ere etorriarazi dugu, bere Vox AC4 eta Squier Telecasterrarekin, eta atzo bi kontzertu jo zituen arren, zintzo-zintzo etorri da Berriztarra. Lehentxoago Alexek kantu batekin egindako oinarrizko nahasketa batzuk entzuten ibili gara, eta grabakatan lortutakoa asko hobetzea lortu du Lou Berrinson gure soinu injeniariak. Nagiak atera eta anplitxoa montatu dugu, mikro bat jarri, kitarra heldu, dena hala nola, piztu eta ikutu ere ez dugu egin. Horrelaxe grabatu ditugu kitarra garbiak. Ondoren Les Paula lepotik zintzilikatu eta crunch batzuk grabatu ditugu. Bien bitartean lokalean txosna hatsa, beroa eta inoiz baino bisitari gehiago euki ditugu; Alain bera, Boys Of Birleko Gudi, Julen Biok, Alex argi teknikaria, bere txakurra, Ander eta bere buru handia... agian kaka hutsa grabatu dugu, batek daki. Gorputza Gatikan genuen baina burua auskalo non! Oraindik kitarra gehiago grabatu behar ditugu, baina soinu indartsuago bat frogatu behar dugu hoientzako, eta egun osoko erabakirik zentzuzkoenean, beste egun batetan saiatuko gara.
2010(e)ko ekainaren 28(a), astelehena
HAMARGARREN EGUNEKO AJE BASATIA