Atzoko frogen ondoren, Alex lo egin ezinik ibili da, mikroei buruan hainbeste buelta emanda. Goizean goiz jeiki eta aldatu egin ditu. Soinua hobetzea lortu du eta 11ak aldera grabatzen hasi gara. Errez egin ditu, akats txikiak kenduta, lehenengo saiakeran gehienak. Bazkalaurretik, apostua egin dugu, ezetz grabatu hurrengo kantua toma batean. Galdu egin du, baina pasta plater bikaina eman diogu berdin berdin.
Arratsalderako 3 kantu baino ez zitzaizkion falta, eta hoiek grabagtzen ari ginela Biok taldeko Julen etorri da. Atzo Azkaineko gaztetxean jo zuten Cohenekin eta lo gutxi egin du, eta eskatutakoak erdizka ekarri dizkigu. Hori bai, akatsak antzemateko oraindik argi ibili da. 3 belarri pare eta gutxienez beste hainbeste aizkora zorrotz euki ditu Alexek gainean kantu guztiekin bukatu bitartean.
Juanma PogMoren anplia kendu, eta Julenek ekarritako Sovtek bat frogatu dugu Explorer batekin. Gustatu zaigu emaitza, eta baita Ibanez TS9ak eman diezaioken kolorea. Biharko gauzak nahiko argi ditugu honekin.