Nekaturik, horrelaxe heldu gara ostiralera; erlojuaren aurkako aste eskasa izan da hau. Material piloa utzi digute, Atxik MusicMan bat, Txupinek Fender Precission bat, PogMoko lagunek baxuko SVT-3 anplia eta kitarrarentzako Bogner Uberschalla (China connection works!), eta Borjak zenbait sekretutxo beste behin ere (azkenean afari on bat ordaindu beharko diogu madarikatuari!).
Gure txokoa berriz ere atondu eta baxuko anplia montatu dugu, Alexen txanda bait da orain. Bi baxuak frogatu, mikro konfigurazio desbrdinak erabili, bi baxuen arteko desbrdintasunak aztertu, distortsioarekin saiatu... horretan joan zaizkigu orduak arratsalde honetan. Gutxienez bihar goizerako dena prest utzi dugu eta Anderrek bateria batzen zuen bitartean kitarren grabaketarako plangintza zehatz bat egitea lortu dugu.