2010(e)ko ekainaren 13(a), igandea

SEIGARREN EGUNEKO LO FALTA





5 ordu inguru lo egin ondoren, lokalera bueltatu gara atzo grabatutakoak lasaiago entzuteko. Anderrek egindakoari okeia eman diogu eta azken erritmo bat grabatu dugu, bueltaka darabilgun kitarra riff bat soinu onarekin grabatu ahal izateko. Eta honekin bateriaren txanda ofizialki amaitutzat eman dezakegu. Nahi genuen bezala, soinu garbia lortu dugu, eta nahasketetan ikusiko dugu noraino eraman dezakegun egindakoa, baina itxura ona dauka egia esateko.

Mikroak eta materiala batu eta burua hurrengo asteko baxu eta kitarretan jartzen hasi gara jada.