2010(e)ko ekainaren 13(a), igandea

BOSGARREN EGUNEKO BURUKO MINA






Goizeko 11:00etarako lehen kolpeak grabatzen hasi gara. Bataz beste, proiektuak prestatu, grabatu, entzun, berriz ere grabatu, akatsen bat konpontzen saiatu, kantu bakoitza grabatzen ordubete eman du Anderrek. 15:00ak aldera atseden luze bat egin eta bazkaltzen joan gara. Oilasko erre gozoa! 16:30etarako lokalera itzuli eta begiak zabalik mantentzea gehixeago kostatu zaigu, baina Anderren makilkadek segunduko hamaika aldiz esnatzen gaituzte.

21:30ak aldera grabatu beharreko 7 abestiak amaitutzat eman ditugu. Ondo daudelako, edo agian ezin dugulako beste kaja kolpe bat edo metronomo hots bat entzun zoratu gabe. Larunbat gaua da eta bagoaz garagardo batzuk edatera!