2010(e)ko ekainaren 11(a), ostirala

LAUGARREN EGUNEKO ZIRRARA









Azkenik ere heldu da ostirala! Aste osoan egun honetan, asteburuan, eta bateriak grabatzen hastearekin ametsetan egin ondoren, iritsa da! Egunotan Biok taldeko Imanoeln bonboa eta disparadorea ekarri, koltxoi gehiago sartu eta mikrofonoak lortu ditugu Alexen anaiari esker; aupa Borja! Gaurkoan beraz, Julian (PogMo) lagun izan dugularik, mikrofoneatzen amaitu eta soinu frogak egiten hasi gara Ander heldu bezain pronto. 16 mikro inguru ditugu bateriarentzako eta uste baino emaitza hobea lortu dugu soinuaren aldetik. Izan ere, hainbeste mikro izateak aukera asko ematen dizkigu nahasketak egiterako orduan. Soilik anbienteetarako 5 mikro desberdin erabiltzen ari gara. Egia esateko Alexek kriston lana egin du eta asko trebatu da grabaketa kontuetan; bera gabe ezinezkoa litzateke hau era honetan egitea.

Hala ere, bateriajole madarikatuak, Ander ez da bonboaren soinuarekin guztiz pozik gelditu. Mila aldiz errepikatu arren, kostako zaio ulertzea, grabatu ondoren borobildu ahalko dugula guk soinua. Aukera asko emango dizkigu grabaketa era honetan egiteak.