Anderrek partxeak aldatzen jarraitu du, eta zoratu beharrean ibili da 4 ordu inguruz tinbalak behar bezala afinatu bitartean. Alde bat estutu, bestea askatu, "tin-tin", "ton-ton"... lan nekeza da egia esateko.
Lagunei eskatutako materiala ere heltzen hasi da, eta gaurkoan Alerta taldeko Alainek berriki erosi duen Ludwig kaja bat utzi dio, metalezkoa. Itxura ederra dauka honek!