Instrumenturik jotzen hasi baino lehen, bada aldez aurretik egin beharreko lana. Grabatzeko trasteak leku egokian jarri eta lanari ekiteko prest gaude. Kantuen tempoak finkatu eta konturatu gara 7rak oso antzekoak direla; 180 eta 200 bpm artean dabiltza denak. Arinak bai. Arinegiak agian... baten batek estutasunak izango ditu grabatzerako orduan! Ondoren pista bana grabatu dugu abesti bakoitzaren klaketarekin, eta kanta guztiak kitarra batekin grabatu ditugu, Ander bateriekin hasten denean erreferentzi argi bat eduki dezan.
Bien bitartean Ander partxeak aldatzen eta bateria afinatzen eta prestatzen hasi da. Hurrengo ostiralerarte ez du grabatu beharrik, baina komeni da partxe berriak "aklimatatzea".
Gaueko 22:00ak heldu dira, eta estudio batetan ez egoteak zenbait muga ditu, ordutegiekin zerikusia dutenak ere bai. Nile eta umeek lo egin behar dute.