2009(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

GATIKA MONGOLIAN DAGO




Egunotan deslokalizazioaren inguruko artikulu bikaina irakurri dugu, myspace eta euskal ametsak gora eta behera, eta hauxe aurkitu dugu:

"España dela eta ez dela, 54 artistaren guneetan topatu dugu aukera hori, nafar gehienen, Espainako mailan ospe handia dutenen eta euskaldun ugariren kasuan: Su Ta Gar, Ruper Ordorika, Kerobia, Gari, Kepa Junkera, Saioa, Sugan, Korrontzi, Lantz, Noizean Behin..."

Nafarrak ez, ospe handirik ezta ere, baina gu bai, benetan artistak. Saiatu ginen nola edo hala azaltzen tresna aldrebes honi, "hau bai" eta "ez beste hori", "bata eta bestearen artean dagoen zer bat"... baina alferrik. Antza denez myspace madarikatu honek boikoteatzen gaitu, eta ia orijinalak bihurtarazi nahi gabe. Musikak ere aberria duela ezin ahaztu.

Hau ikusirik, duela hilabete batzuk jatorrira itzultzea erabaki genuen, sekula utzi behar izan ez genuen zulora, Mongoliara alegia. Ez benetakora noski, euren mesederako, mongoloen artera baizik.