
5 lagun lokalaren ilunean batu eta konspiratzen ibili izan dira azken asteotan. Gazteenekin aliatu dira beteranoak, grina eta eskarmentua. Segadan harrapatu gintuzten Alex eta bere konplizeek ostiralean, di-da batean 4 kantu treberekin txikituz. Batek daki zer gertatuko den, baina badu etorkizuna konpañia honek.