2009(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

GIROAREN HOTZAK/KITARREN HOTSAK




Badatoz berriz ere egun grisak, haize eta euriak. Honexek batzen gaitu kontzertuen aitzakipean. Oraingoan denak entzule gisa ordea. Bagenituen gogoak, zenbaitekin berriz ere elkartzeko, kafe antzokira itzultzeko, gustoko dugun talde atzerritarren bat gure lurretan ikusteko. Pog Mo Thon, Biok, Boys Of Byrle, Cohen, Akatu eta beste hainbat lagun batu ginen ba larunbatean, gehienak Alexisonfire ikusteko irrikitan, baina gaua zabaltzeko ardura zuten The Ghost Of A Thousandekoek kriston kontzertua eskeini zuten maila hasieratik oso goian jarriz. Kanta onak, soinu argi eta indartsua, jarrera bikaina; talde gomendagarria dudarik gabe. Alexisonfire oso ondo ibili ziren baita ere, nahiz eta Dallas Greenen kitarrak soinu eskasa euki eta kontzertua gogaituta amaitu, H&Mko zapatila madarikatuekin ziurrenik, merkeak bezain deserosoak. Anti-Flag atearen beste aldetik entzun genuen Rubenekin Cohenen disko berriaz hitz egiten genuen artean, eta ustez taldeetako kide zirenen ordez batek daki norekin argazkiak ateratzen genituen bitartean. Mendeku Itxuaren kontzertu batetan amaitu genuen gaua, Euskal Herrian heavyaren formulak bizirik jarraitzen duela ikusiz.