2009(e)ko azaroaren 19(a), osteguna
AURTEN EZ
Urtea amaituz doa, eta eguneraketak irakurrita badirudi ez dela urterik onena izango. Hala ere nahiko pozik bizi gara, ez daukagu kexatzeko hainbeste arrazoi ere ez, eta egi hau deusezteko edo, beste pisuzko argudio bat aurkitu dugu. Azaroak 19 ditu jada eta ez dugu euki aurten Urondofest ospatzerik. Eta ez dirudi urtea amaitu bitartean egin ahal izango dugunik. Urondoko aterpeak aukera bikaina eskeintzen zigun guk nahi genuen festa antolatzeko, eta azken bi urteetan zehar ez dugu pasatzen utzi. Oraingoan ordea bagenekien, egitekotan, beste tokiren batean egin beharko genuela. Onartzen genuen, frankizia baten gisa edo, Urondofest marka beste nonbaitera mugitu behar izana, baina ez omen da Euskal Herrian Urondoren pareko beste lekurik. Hori, edo agian azken urtean behar baino gehiago zahartu gara. Beraz lehen zatia desegin, edukia desitxuratu eta bukaerako horrekin konpondu beharko gara; Festarekin alegia, hor nonbait.