
Denbora aurrera doa etengabean. Distantziatik ikusita azken hileak arin pasatu dira, oharkabean. Lokalak erritmo horretaz ere isolatzen gaitu. Eta egia esan, inertzia hori ezin deserosoagoa bada ere, nolabaiteko atsedena behar genuen. Edo atsedenaren ilusioa behintzat. Baina zurrunbilo horrek irentsi baino lehen, makina herdoildua martxan jartzea erabaki dugu berriro ere. Inguruko lagunen mugimendua ikusita edo, mono madarikatua deika hasi zaigu beste behin, eta kantu berriak lantzen dihardugula, jendaurrean aritzeko datak zehazten hasiko gara apurka apurka.
Beste alde batetik, nahiz eta oraingoan ez epe ezta inolako muga zehatzik jarriko ez dugun arren, jakin badakigu 2010ean abesti bilduma berri bat grabatuko dugula nola edo hala.
Orain bai, laster arte!