2008(e)ko abenduaren 30(a), asteartea

MENAGE A TROIS



Espero baino askoz zailagoa gertatu zaigu ditxosozko erabakia hartzea. Herren gelditu ginen eta hile hauetan zehar saiatu gara hoberen egokituko zitzaiguna aukeratzen. Musikaria baino gehiago pertsona. Baina konturatu gara ez dagoela bete beharreko hutsunerik. Duela zortzi urte inguru hirurok abian jarri genuen talde hau, eta hirurok jarraituko dugu. Urteetan lehenengo aldiz benetan nahi duguna egiteko unea heldu zaigu, eta honexek motibatzen gaitu gehien aurrera egiteko, gauzak gure erara egin ahal izateak, eta aterik itxi gabe, hori egiteko modurik onena formatu honekin delakoan gaude.

Kantu berriak egiten hasiak gara eta apurka apurka bada ere ideiak etenik gabe datoz. Hala ere ez daukagu zuzenekoak alde batera uzteko asmorik. Errepertorioa moldatuko dugu hurrengo egunetan, baita era akustikoan ere, eta taula gainean gure burua frogatzeko nahia daukagu urte berri honetan zehar.

Proiektu berriak zehaztu ahala jakinaraziko dugu.

Laster arte.