2008(e)ko abuztuaren 6(a), asteazkena

ONDO IBILI HEGOI!


Duela hilabete batzuk erabakia hartu zuen arren, ordurako hitzartuta genituen kontzertuak egin arte jarraituko zuela esan zuen Hegoik. Amaitu zaizkigu konpromisoak eta azken urteotan gure baxujole izan dena agurtzeko ordua heldu da. Nostalgiko jarri gabe oroitzapen asko utziko dizkigu, onak, hobeak eta era guztietakoak... behar den moduko baxujole guztiak bezala, tipo xelebrea. Bere eguneroko bizitzan zenbait gauza beste batzuk baino pisu gehiago hartzen hasi dira, eta musika ezinbesteko zaion arren, taldeak lehentasuna izateari utzi dio, gainontzeko betebeharrekin uztartzea ezinezko bihurtuz.

Gelditzen garen hiruroi ez zaigu inondik inora taldea uztea burutik pasatu ere egin, eta dagokigun irtenbidea aukeratzeari ekingo diogu orain.

2 iruzkin:

Maitaneti erabiltzaileak esan du...

bueno bueno......esto ya tiene polvo y tdo madre mia....

aki no se ponen noticias como ke ander a pillad y esas cosas o ke¿


;)

Maitaneti erabiltzaileak esan du...

ki no anuncias el urondofest y asi¿