
Astebete baino ez da falta aurtengo Urondofesterako. Iazko arrakastaren ondoren hurrengo urteetan errepikatu beharreko ezinbesteko zita bihurtu da. Azaroaren 1ean izango da, noiz bestela? eta Biok, Pog Mo Thon, Akatu, Boys Of Byrle, Kauta, Ero, Noizeanbehin eta beste hainbat lagun elkartuko gara eguerditik Mungian, behar den moduko poteoarekin Gatikako Urondo aterpetxean egingo den bazkarirako sabelak prestatuz. Ondoren nahi duen talde zein esperimentuk jotzeko aukera eukiko du eta alkoholak gauak berak baino gehiago itsutu aurretik, Mungiara itzuliko gara parranda hasi, jarraitu eta amaitzera.
Kontzertuetara gonbidaturik zaudete... ez da inor bizirik irtengo!