2012(e)ko apirilaren 25(a), asteazkena

10 URTE TAULA GAINEAN

Hile honetan 10 urte bete dira gure lehen kontzertua eskeini genuenetik. Ikusi dezakezuenez, ordutik asko aldatu gara, baita zuek ere. Errementariñe tabernan izan zen, Pikan; gaur egun txoko bat da. Kontzertu horren harira, herriko musika lehiaketa bat irabazi genuen, eta esan dezakegu hortxe hasi zela dena beste dimentsio bat hartzen. Bi astetara, Apirilaren 27an, Gatikako San Marko jaietan jotzeko aukera eman ziguten sari gisa, Ken Zazpi eta Urgaberekin batera. Bada 10 urteren ondoren, larunbat honetan Apirilak 28, Gatikako frontoira itzuliko gara, oraingo honetan Betagarri eta Trikiziorekin batera. Badirudi honekin ziklo sinboliko oso luze bat ixtera goazela. Besterik gabe, urteotan bide honen zatiren bat gurekin batera egin duzuenoi, eskerrik asko. Bidean ikusiko gara, aurrera goaz eta!