2011(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

BONBERENEAN IZAN GINEN












(Zuri beltzezko argazkiak Alain "Alerta"renak dira, kamerino eta kontzertukoak Bonbereneakoak, eta pre eta postekoak Julen EROrenak)

Esan bezala, Bonbereneakoa kontzertu berezia zen hainbat arrazoigatik. Urte ta pikuren ondoren taula gainera itzultzen ginen, zer eta lan berria aurkezteko. Hori gutxi balitz, EROko lagunekin batera gindoazen, estimu berezia diogun proiektu berria berau, aspaldiko lagunminek osatzen dutena (Ibai ere taldearen hastapenetan ibili zen). Gainera, Bonbereneak berezko duen xarmaz gain, guretzako leku esanguratsua da, bertan bizi izandakoengatik. Esan dezakegu ERO bezalako egitasmoa martxan jartzearen arrazoietako bat, Bonbereneako giro aparteko gau haietan aurki dezakegula.

Beraz, aldez aurretik gogo izugarriekin joan ginen Tolosarantza. Barre artean igaro genuen eguna (eta baita gaua ere bai), gaztetxeko lan taldeak ezin hobeto zaindu gintuen beste behin, eta gure sorpresarako, emanaldiaren orduan lagun batzuk poztu gintuzten. Bereziki Alvaro eta Oscar, Materia ohiak, Bonbereneako atera gerturatzen ikusi genituenean.

Kontzertuak eta ondorengoak ere bai apartekoak izan ziren. Anderrek batez ere, Bonbereneako lur gogorrak lo egiteko dakartzan onuren oroitzapen ederrak gordeko ditu bizi osorako.

Mila esker denoi. Oraintxe bertan sinatuko genuke hemendik aurrerako gau guztiak horrelakoak izateko.