2011(e)ko apirilaren 2(a), larunbata

BONBERO



Duela urte batzuk Ilaski Serranok irratian eginiko elkarrizketa batetan galdetu zigun, ea zein lekutan jo nahiko genukeen. Donington, Madison Square Garden edo horrelako astokeriren bat esan beharrean, Tolosako Bonbereneara joan nahi genuela esan genuen. Eta joan gara, hainbat alditan, Pog Mo Thon edo Biokeko lagunekin batera, baina sekula ez dugu oholtza horretan jotzeko aukerarik. Orain arte. Izan ere maiatzaren 7an bertan arituko gara, eta gainera, talde berezi batekin batera. Hitz egin dizuegu hemen ere ERO taldeaz, Pog Mo Thon, Biok, Muted eta Springfieldeko lagunminek martxan jarritako proiektua, eta esan beharra dago, talde honen hastapenetan Ibai ere hortxe ibili zela. Beraz, esan gabe doa, kontzertu honek ilusio berezia egiten digula.