2011(e)ko martxoaren 24(a), osteguna

KONTZERTUA BERTAN BEHERA


Kontua da, larunbat honetan Boys of Birlerekin batera eman behar genuen kontzertua ezin izango dugula eskeini, eta denbora gutxiegi dugula alternatibaren bat aurkitzeko. Gaur goizean, aretoko jabeak mezu hau helarazi digu: "Me han comunicado hoy un decreto del ayuntamiento en el que DENIEGAN LA AUTORIZACIÓN PARA REALIZAR EL CONCIERTO EN DIRECTO". Pena handiz, amorruz baita, baina umorez hala ere, beste gol bat apuntatzen dugu gure aurka. Pentsatzen hasiak gara, ez ote ginen EParen izenburuarekin okertu, agian Pog Mo Thonena lapurtu behar genuen, "Oztopo guztien gainetik". Izan ere, "Errautsez urrats" madarikatu hau erditzea ez da batere erraza gertatzen ari. Orain arteko lanik zailena da, zentzu guztietan. Baina ez dugu etsiko. Zuek ere ez ezazue amorerik eman!