
Ari gara. Grabaketaren nahasketak prozesu luze eta neketsua suposatzen du, Alexek bere gain hartu duena. Froga desberdinak egiten dihardu, lanak eta bestelako konpromezuek uzten dioten astian, eta jada atera ditugu zenbait oinarrizko nahasketa, leku desberdinetan entzun ahal izateko. Ez dugu berehala amaituko honekin, baina bide onetik doa.
Horretaz gain, traste guztiak lokalean montatu ditugu berriz ere, eta uda hasieratikegiten ez genuen ariketa bat egin dugu berriz ere: entseatu! instrumentuari nola heldu edo baketekin nola astindu ia ahaztuta genuen. Hitzegiteko une aproposa ere bilatu genuen ondoren, eta ia errekurtso ekonomikorik izan ez arren, 7 kantu hauek E.P. modura eskuragarri jarriko ditugula erabaki genuen, ahal dugun modu guztietan.
Azkenik, Igotz Ziarretaren deia jaso genuen beste egunean. Asteburuan etxera etorri behar zuela eta ia bideoklip bat egitera animatuko ote ginen. Hurrengo egunean ideia bat garatu, eta larunbat eta igandean grabatu egin dugu. Horrelaxe sortzen dira gauzak sarritan Igotzekin, bapatean, eta horrelaxe irtetzen dira gero, ezin hobeto. Josebaren laguntza ere izan dugu aktore lanetan, eta Boys Of Birle eta Pog Mo Thonekoek ere hau posible egin dute. Azken muntaia ere luzerako kontua izango da zoritxarrez, baina gutxienez ez gaude geldirik.