2010(e)ko apirilaren 13(a), asteartea

COHEN, ETA KITTO!



Azken aldian zeresana ematen ari den talde bat eta haien lan berrienaren berri ematera gatoz oraingoan. Urnietatik datozen lau gazte baino gazteago hauek harritu gintuzten duela urte pare bat jada, eta orduan azalean zena muturrera eraman dute "Subconscoius mind" diskoan. Paranoia ederra lagun hauena, kakanahaste itzela The Dillinger Escape Plan, Finch, Poison The Well edo Refused bezalako taldeen unibertsoan barneratu ez denarentzako, besteak beste. Lan gomendagarria ezbairik gabe, zentzu guztietan gainera, iluna, konplikatua, korapilatsua, deserosoa, zorrotza. Rocka bere adar guztietan gustoko dutenentzako beharrezko diskoa, eta maite dutela erakutsi nahi duten hoiek norbait izan nahi badute ere eskuratu beharko dutena.