2009(e)ko abuztuaren 26(a), asteazkena

THE BEGINNING OF THE NEXT


Egia esan ez dakigu noiz eman genuen gure kantu berriak izango direnen aurreneko nota, zein momentutan bururatu zitzaigun oinarrizko erritmo hori edo zarata hura zerbait egiteko erabiliko genuela erabaki genuen une zehatz hori. Baina berdin dio, ez diogu denborari erreparatu nahi, ekintzari baizik.

Azken boladan taldeen lokaletan ohiko bihurtu diren ordenagailuen ordez, 8 pistako grabagailu bat sartu dugu gurean. "Arazi" diskoan egin genuen bezala, ideiak irten ahala grabatzeak asko laguntzen gaitu hoiek landu, moldatu, garatu eta azkenik abestiak lortzera. Oraingo honetan aldiz preprodukzioaren prozesu horretan gehiago sakondu nahi dugu, eta aparatu honek horretan lagunduko gaitu. Alemaniatik heldu berri zaigu eta momentuz eskuartean ditugun 6-7 ideiak hala nola grabatu ditugu, baina nahikoa izan da honek zabaltzen dizkigun aukerak ikusteko. Kea aterako diogu.