Seguruenik inoiz kontzerturik eskeini gabe eman dugun denbora tarterik luzeena izan da hau, 7 hilabete luze. Emanaldiaren bezperan Albokara joan ginen, hainbestetan bezala, ensaioaren ondorengo garagardo magiko horietako batzuk edatera, eta batzuekin eta besteekin berriketan, lan berri bat aurkeztekotan egongo bagina bezala sentitzen ginela aitortu genuen. Errepertorioa begiratuta ordea, eskuz idatzitako hiru paper kuadrikulatu eta zimurtuen arteko desberdintasun bakarra zerrendaren ordena zen, edukia berriz berdina, bertsio berri bat salbu. Baina sentsazio horrek hor jarraitzen zuen, beste aro bat estreinatzearenak. Eta larunbatean hautsa gainetik kentzen gozatu genuen, gustoko ditugun kontzertu txiki, zuzen, zaratatsu eta heze horietako batetan. Itzuli zaigu ipurzuloko dardara hori. Eta hortxe jarraitu dezala.
Gainera, bideoklip bat grabatzeko aukera suertatu da, eta ilusio handia egiten digun ideia bat darabilgu buruan, uda aldera “Inertzia” kantuarekin gauzatuko duguna.