2008(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

ZARATA



mondosonoro

Noizean Behin
"Arazi"
Baga Biga
***

Doinu metalikoen mugan kokatzen dugun diskoa da hau. Asko heldu da taldearen doinua lehen diskoarekiko, eta hori kantuak lantzeko moduan nabari daiteke eta doinu gogorrak lantzen badituzte ere badu melodiak bere lekua "Ezer izan" bezalako kantuetan. "Hitzik ez dago" gogortu egiten da beranduago "Zurekin banago" balada grunge doinuetara gerturatzeko. Askotariko eraginak banda honen lan berrian, diseinu erakargarri batekin laguntzen dutena: kartoizko azal grisak babestuta, arkatz batekin dator ale bakoitza. Irudimenari helduta estimulu bezala aurkezten digu taldeak disko berria.

Arkaitz Villar

iruzkinik ez: