Laster kalean izango da gure bigarren diskoa "ARAZI" izenekoa. Diskoa Hamar kantaz osatuta egongo da, hamar kantu berri non ikusten dan "inoiz Kontatu ez nizkizunak" diskoa kaleratu genuenetik taldeak izandako ibilbidearen eragina eta bizitako esperientziek markatu dutenak.
Disko honetan nahiz eta estiloaren aldetik, "noizeanbehin" izaten jarraitu dugun etiketak jartzeko lana zailago bihurtu da 10 kantu hauetan oso estilo ezbererdinen eraginak nabaritu ahal bait dira.
Diska maiatza eta ekainean ekoiztu grabatu eta nahastu egin zuen Natxo Liberty teknikariak Mungiko"Lamina Producciones"estudioan. Masterizazioa Kanadako "infinite Wave Studios"-en egin da Dave Horrocks igeniaria izanik.
Diskaren alde estetikoena ere maitasun haundiz landu nahi izan dugu eta horretarako disenuetan Igotz Ziarreta eta argazkietan Josu Torrealdayren laguntza, lan, gogoak eta lan ordu askorekin kontatu ahal izan dugu.
"ARAZI" BAGA-BIGA Musika Ideiak zigiluaren eskutik kaleratuko da baita ere gure lehenengo lana bezela eta prentsaurrekoa eta aurkezpen ofiziala laster izango da, nahiz eta data zehatza oraindik konfirmatu gabe egon.
Laster arte!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina